Berriak

BARDEAK, mugarik gabeko zeruertzen lurra

02.03.2014 23:14
Goizeko 9 t’erdiak dira Bardeetako pistan aurrera goazenean. Bardeetako Parke Naturaleko interpretazio Zentroaren ondotik pasatu eta Castil de Tierra izeneko tontorraren ondoko pistatik poligono militarra zeharkatuz aurrera jarraitu dugu. Pista hau utzi eta ezkerreko bide bateko zabalgune batean...

ERNAITZU, IREBER…, Basaburuako baso hostozabaletan…

17.02.2014 09:33
Basaburuako Beruete herrian gaude, mendi, baso eta belardi hauetan txango bat egiteko asmorekin etorrita. Ibilaldi eder batean Ernaitzu, Ireber, Launtze, Ozpegaña eta Begañako mendi tontorrak lotuko ditugu. Ernaitzu eta Ireber mendiak Uitzi eta Berueten arteko mendiguneko garaienak dira. Bi mendi...

UDALAITZ, ia zerua urratzen duen kareharrizko punta

02.02.2014 22:27
Goizeko bederatzi t’erdiak dira Arrasateko Udala auzoan. Ekialdera eta Hegoaldera zeruak nahiko garbi daude eta Mendebal eta Iparraldera berriz laino beltzak dira nagusi. Anboto eta Udalaitz zurituta daude, baina  bere maldetako kareharria pixka bat estaltzeko haina besterik ez. Martxan jarri...

ADARRA, Ubarango sakona inguratuz

18.01.2014 18:50
Eguna tristea argitu du, zerua laino beltzez estalita dago, hala ere itsas aldera zerbait argiago dago. Gaur dugun asmoa ibilaldi nahiko klasikoa den burutzea da. Andoain-Andoain Adarratik pasatuz. Plazaolaren bide berdea hartu dugu, garai batean Tren-Txikiak hemendik egiten  zituen Andoaindik...

GORBEA, laino artean...

05.01.2014 23:01
Gorbeara igotzeko asmoa dugu. Horretarako Arabako lurraldean barneratu eta Zigoitian dauden Muruako harrobi zaharretan gaude, gaur egun atsedenleku direnak. Eguraldi kaxkarra, euri pixka bat ari du eta lainoek mendiak estaltzen dituzte. Motxilak bizkarrean eta martxan jarri gara. Hasieran bide...

AIZKORRI, HONTZABERTZA, LINATEGIETA, pago eta kareharri artean…

27.12.2013 21:10
Urteko azken egunetan sartuta gaude. Laino mardul batzuk Aizkorriko tontorrak ezkutatzen dizkigute eta Beunden haizeak oso indartsu jotzen du. Hemendik abiatzeko asmoa genuen baina haize honekin Añabaso pasatzea gogorra egingo zaigula eta, ibilgailuan Ubierko aparkalekuraino joan gara. Hemen...

DEBA - ZUMAIA, flysch-aren magia...

21.12.2013 22:19
Euskal Herriko itsasertza zoragarria da, edertasun handikoa eta altxor geologiko garrantzitsuak gordetzen ditu bere baitan. Hauetako bat Zumaia eta Deba artean dagoen flysch-a da. Munduko onenetariko, ikusgarrienetako eta ezagunenetako bat. Geologiaren mirari, lurraren 60 milioiko historia...

URBIA eta ALOÑAMENDI, artzaintza eremuan

15.12.2013 20:40
Abenduko goiz hotz honetan dagoeneko neguburua ate joka dago. Oraindik aurtengo lehenengo elurrak Arantzazuko gainetan ikus daitezke. Santutegiaren aurreko aparkalekuan utzi ibilgailua eta Urbiarantz abiatu gara. Belaunez belaun artzain eta mendizale kontaezinek hartu izan duten bide bera guk ere...

SAKON HAUNDI, Aizkorriko kanaletako batean...

08.12.2013 21:36
Goizeko lehenengo orduak dira Zegamako geralekura iritsi garenean. Sakon-Haunditik Iraulera igotzeko asmoa dugu. Azken prestaketak egin eta martxan jarri gara. Osine erreka ezkerrean dugularik  Tunelaundiko maldan gora goaz. Erreka pasatu eta malda zeharkatzen hasi gara, bidea erosoa da eta...

ALTZANIAKO MENDIETAN.....

03.12.2013 19:49
Abenduko lehen egunak dira eta dagoeneko lehen elurtea bota du. Mendizerra garaienak zurituta daude eta ederrak azaltzen dira. Eguna garbi garbia argitu du. Otzaurten nago eta goizeko eguzkiaren lehen izpiak Aizkorriko mendizerra elurtuari kolore gorrixka ematen diote.  Gaurko asmoa hemendik...
<< 7 | 8 | 9 | 10 | 11 >>