Berriak

PARDARRI, GANBO. Aralerreko bihotzean…

02.11.2013 19:30
Lizarrustiko mendatea, goizeko zortziak, egun haizetsua eta zeruan laino ugari, ez da jenderik ikusten. Azkeneko prestaketak egin eta martxan jarri naiz. Poliki poliki gorantz noa, Etxarrirantz doan Tortxorreko errekaren ibarra bistan dudanean Putterri mendia agertzen da, eskuinerago Beriain...

HERNIO

28.10.2013 16:30
Herniopen gaude, Alkiza herrian, mendian paseo bat emateko asmorekin etorrita. Abiatu eta Hernialdeko leporantz joan gara, handik Hernioko gailur-lerroa Zelatuneraino zeharkatzeko asmorekin. Urriko eguraldi ederra dago, haizetsua eta zeruan laino batzuk, tenperatura gozatzeko haina. Eta baldintza...

ATXERITO eta CHINEBRAL DE GAMUETA Linzako mendietan...

16.10.2013 18:25
ATXERITO Berriro Pirinioetako Mendebaleko Haranen Parkean. Oraingoan Huesca eta Nafarroa arteko mugan, Linzako aterpean. Igoera eta zeharkaldi ederrak egiteko abiapuntu paregabea. Asteburu honetan bi ibilaldietan, ohiko ibilbideei aldaketa txiki batzuk eginez, Atxerito eta Chinebral de Gamueta...

MARCADAU, ur eta harkaitz festa

07.10.2013 20:59
Idei honek denbora luze zeraman buruan bueltaka eta burutzeko eguna iritsi da. Orain dela gutxira arte jarduera neketsua zen, baina gaur egun Bachimañako aterpe berriaz baliatuz bi egunetan egin daitekeen ibilaldi eroso eta atsegina da. Zeruan laino beltzak eta ostarteak nahasten dira. Panticosako...

BISAURIN, Frantsesen bidetik

28.09.2013 11:21
Bisaurin mendi handiaren magalean, Pirinioetako Mendebaleko Haranen Parke Naturalaren bihotzean gaude. Gaua Lizarako aterpearen babesean pasa dugu. Goizean goiz, zeruertzean mendien gainak argitzen hasiak direnean, lozaku goxotik atera eta jaiki gara. Motxilak eta guk geuk ere prestatu, gosaldu eta...

IZARRAITZEKO MENDIGUNEA. Urola eta Deba ibaien artean

31.08.2013 00:00
  Gaur Izarraitzeko mendigunea zeharkatuz Urola eta Deba ibaien haranak lotu nahi ditut. Zeruan hodei trinko daude eta eguna iluna dago. Azpeitiko plazan hasi eta berehala lehenengo aldapak. Ipar norabidean Xoxoteko malda gogorrari heldu diot. Atzean gelditu dira Aranzeta, Bildotxola eta...

ARALAR: Txindoki, Uarrain, Beleku...

25.08.2013 00:00
Gaur Aralarreko mendizerran ibilaldi eder bat burutu dut. Larraitzen hasi eta Txindokiren Ipar-Mendebaleko isurialderantz zuzendu ditut lehenengo pausoak. Muitzetik Egurraleko lepora eta handik tontorrera. Zerua hodeiz beterik, euriak bazterrak bustiz eta lainoz inguratuta. Bidean isiltasuna, euri...

ARALAR: Akier eta Artxueta

17.08.2013 00:00
Baneraman denboralditxo bat Aralarrean ibili gabe eta Atako bailara ederra ezagutzera joatea erabaki nuen. Eta ikusitakoaren arabera hartutakoa bai erabaki zuzena. Madotz herritxo lasaian bidea hasi eta errepidea Oderitz aldera jarraitu genuen. Asfaltoa laster utzi genuen eta Akier mendiaren Ipar...
<< 7 | 8 | 9 | 10 | 11