Berriak

ELURRETAN ARANTZAZUTIK ARTZANBURURA

17.01.2016 21:51
Urteko lehen elurtea aprobetxatu nahian Arantzazura etorri gara. Goizeko zortziak jo berriak dira. Eguneko lehen argiak pizten ari dira. Arantzazuko Santutegia paraje natural eder batean, harkaitzetan jasota, haitzarte bati begira dago. Euskaldunontzat gune espiritual eta artistiko garrantzitsua...

UROLATIK ORIARA...

09.01.2016 22:24
Urola ibaiaren goi-ibarrean, Legazpiko udalerrian, Burdin Harana dago. Baso eder, baserri zuri eta ardi latxaz zipriztindutako zelai berdeek, burdinolekin eta burdinarekin eta tontorretako kareharriekin bat egiten dute. Euskal Herriko bazter honetan historian zehar burdina oso garrantzitsua izan...

ARALARREN ZEHAR PUTTERRI INGURATUZ…

02.01.2016 21:50
Aurtengo uda gabonetaraino luzatu dela eta urte aldaketarekin euri egunak iritsi direla esan genezake. Gaur egun busti horietako bat da. Lizarrustiko mendatean euri mehatxupean nago eta asmoa niretzat ezezaguna den Abrein errekatxoaren sakonetik gora Serlogaina eta Irutxin mendietara igotzea...

ZESTOATIK ANDUTZ ETA DEBARA

26.12.2015 19:10
Urola Erdiko eskualdean nago, Zestoan hain zuzen, Urola ibaiaren hertzean eta Izarraitz mendigunearen babesean eraikitako herrian. XIV. mendeko hiribildu honek gaur egun irauten duen bi mendeko tradizio termala du. Goizeko zortzi t’erdiak dira eta dagoeneko egun ederra argitu du. Gaurko asmoa...

UZTURRE-IPULIÑO MENDIGUNEAN ZEHAR…

22.12.2015 23:00
Gure asmoa Uzturre-Ipuliño mendigunea zeharkatuz Tolosatik Berastegiraino joatea da. Tolosako alde zaharreko geltokian gaude. Neguko solstizioa iritsi da, goizeko zortziak dira eta eguna argitzen hasi da. Tolosa Oria ibaiaren ibarrean dago, inguru aldapatsu batean, mendiz inguratuta. 1.256garren...

PAGADIZ PAGADI IRANTZUNGO MENDIETAN ZEHAR…

19.12.2015 22:40
Abartzuzako lursailetan Urbasako mendilerroko tolesturetan ezkutatua dagoen Irantzuko monasterioan nago. XII eta XIV mendeen artean haran itxi batean, zeruari begira eraikitako zistertar abadia handian hain zuzen. Estilo desberdineko klaustro ederra du eta Estellerriko mendialdeko ondasuneko...

GANEKOGORTAKO HEGO ISURIALDEAN…

13.12.2015 20:28
Okondoko San Roman auzoan gaude eta Ganekogortako mendigunean ibilalditxo bat egiteko asmorekin gerturatu gara. Aiarako haranean mendiz inguratuta Okondo herri arabarra Bizkaiako mugan dago. Nekazaritza, abeltzaintza eta mendien ustiapena jarduera ekonomiko garrantzitsuak izan dira eta gaur egun...

ARABA ETA NAFARROA ARTEAN, LAPOBLACION HARRIAREN INGURUAN….

08.12.2015 21:50
Goizeko bederatziak laurden gutxi dira eta Bernedoko Sarrea izeneko Erdi Aroko atean gaude. Bernedo Arabako Mendialdean dago. Kokapen estrategikoagatik mendeetan zehar gerra gunea izan zen. 1.182. urtean Antso Jakituna, errege nafarrak forua eman zion eta Erdi Aroan gaztelua eta herri harresiduna...

MANDOEGIKO MENDIGUNEAN ZEHAR….

06.12.2015 22:27
Goizeko zortziak eta laurden dira. Goizuetan nago, Bortzirietako Eskisto mendigunean sortzen diren ur bizi eta garbiko erreka txikiez osatutako Urumea ibaiaren alboan eraikitako herri euskaldunean. Izena Zubi Handi izeneko zubitik omen datorkio. 1430. urtean gaztelarrek eraso egin eta herria erre...

UROLA ETA ORIA ARTEAN, URRETXUTIK TOLOSARA

03.12.2015 21:55
Goizeko 7:15ak dira. Eguna argitu gabe dago. Urretxu eta Zumarraga arteko plazan, Urola ibaiaren ondoan, eman diot hasiera ibilaldiari. Lehenengo pausoak Beloki mendiaren magalean dagoen Antioko baselizara eraman naute. Antzinako garaietatik haraneko zaindari isila. Antioko baseliza 1.366ko urteko...
1 | 2 | 3 | 4 | 5 >>