Berriak

ANDIAKO TRINIDADE MENDIETAN….

29.11.2015 23:13
Andiako mendilerroa nafarren ondasuna, artzainen eremua, antzina-antzinako garietatik Andian bazkatzen duten ardi, zaldi eta abelgorrien txintxarrien soinu eremua da, baita ikazkinen pagadi freskoen eremua ere. Izaera karstikoko mendilerroa, lurraren barnealdera amiltzen diren leizez beterikoa,...

TOLOSATIK ANDOAINERA UZTURRE ETA LEITZARANDIK ZEHAR

20.11.2015 22:30
Goizeko 8ak dira. Eguna argitu berria da eta Tolosako kaleek laino daude. Mendiartean kokatua dagoen historiaz beteriko herria. Oria ibaiak herria zeharkatzen du. Ibai ertzean eta San Estebanen, 9.000 urte dituen kokalekuan ehiztari eta fruitu biltzaile giza talde bat bizi zen. XIII. mendean,...

ARTIKUTZAKO PARADISUAN ETA BIANDIZKO GAINETAN…

15.11.2015 23:04
Oiartzun, Lesaka, Arantza, Zubieta, Beintza-Labaien eta Goizuetako mendien arteko orografia malkarreko mendi-zirkuan Artikutza izeneko eden txikia dago. Pago eta haritzez osatutako itsaso olatsu bat. Paradisu lasai eta baketsua, bertan orkatzek, basakatuek…. babesa aurkitzen dute eta txoriek txio...

ARAOZTIK DEGURIXA ETA ALABITARA

11.11.2015 21:02
Araotz auzoa, Aizkorri, Elgea eta Zaraia mendilerroen artean ezkuturik dagoen bazter polit bat da. Mito eta kondairen gordailu, antzina-antzinako zelta jatorriko sinesmen lekua. Lope de Agirreren itzala, ekaitz gauetan haizearekin nahasita alderrai dabilen arima da. Guztia edertasun handiko paisaia...

ARALARKO ERREGENEA BASOTIK MALLOETARA

08.11.2015 21:36
Aralar mendilerroa Euskal Herriko mendigune garrantzitsuenetako bat da. Gipuzkoako Goierrik eta Nafarroako Araitz haranak eta Sakanak inguratzen dute. Geografikoki Kantauri eta Mediterraneo itsasoen ur-banalerroan kokatua dago. Kareharriz osatuta dagoen mendigune honi gaur egun duen itsura erosioak...

OLLARAN ETA GONIBARREN SARBIL MENDILERROA EZAGUTZEN…

31.10.2015 22:03
Sarbil mendilerroa erliebe gutxiko unitate orografiko zabala da. Mendilerroko goialdeko belardietan dozena erdi bat herriko ganadua larrera igotzen da. Mendilerroaren hegoaldean Gesalatz eta Etxauri gainetik altxatzen diren Etxauriko Haitzak (1.138 m), Itxesorde (1.012 m) eta Obiarri (982 m) tontor...

GOROBEL MENDILERROAN…..

24.10.2015 23:15
Nire zaletasunari esker Euskal Herriko eta beste hainbat tokietako leku eder ikusi eta ezagutzeko aukera izan dut, harritu edo aho zabalik utzi nauenak eta beste modu batera ezagutuko ez nituenak. Berunezko zeru eta urre eta kobre-koloreko egun hauetan Gorobel mendilerrora gerturatu gara. Aiara...

KONTRASTATIK ITURRIETA ETA AMESKOAKO MENDIETAN ZEHAR…

17.10.2015 22:00
Kontrastan gaude, mendebaldera Haranako lursailak zabaltzen dira eta ekialdera Ameskoakoak. Gure asmoa Iturrietako Mendietako Ilarratza mendira eta handik Murubera igotzea da. Azken hau Entzia mendilerroko Ameskoako haranaren goitik altxatzen da. Zeruan lainoak eta ostarteak nahasten dira....

OSSAU ETA ASPE HARANEN ARTEAN…

11.10.2015 22:30
Baretous, Aspe eta Ossau, Biarno Garaiko hiru haranak dira. Paisaia eta balio ekologiko handia dute eta Pirinioetako Parke Nazionalaren barnean daude. Mendi eta naturazaleek Lescungo Zirkua eta Ayousko aintzira bezalako bazter eta leku ederrak aurkituko ditugu. Aspeko haranak 40 bat kmko luzera du...

ARNABAKO BAILARA EZKUTUAN

03.10.2015 21:00
Goizeko bederatziak inguru dira. Zerua urdina dago, dirudi mendian ibiltzeko egun ederra izango dugula. Lanako haran nafarrean gaude. Hemen antzinatik dator gizakiaren arrastoa. Burdin Garaiko lau kastro aurkitu dira bertan. Erromatarren garaiko hondar ugari ere aurkitu dira. Garrantzitsuenak...
<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 >>