Archivo de artículos

OLLARANGO MENDIETAN…

19.09.2015 21:13
Gaur Ollaranera etorri naiz bertako mendietan ibiltzeko asmorekin. Ollaran hainbat kontzejuz osaturik dago, esaterako: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun. Andia eta Sarbil mendilerroaz inguraturiko sakonunean, Arakil eta Udarbe errekek zeharkatua....

ZURKUTZETIK DURURA URBIATIK PASATUZ…..

13.09.2015 22:30
Arantzazun gaude, goizeko zazpi t’erdiak jota daude. Zeruak berun kolorea du eta eguna oso goibel argitu da. Gure asmoa inguru honetako mendi batzuetara igotzea da eta ideia horrekin martxan jarri gara. Arantzazuko haitzartearen barrenera jaitsi eta Urkillako mendilerrora igotzeko bidean gaude....

BAZTANGO ERRALDOIAREN BILA…

06.09.2015 21:56
Goizeko 9ak jo behar dute. Eguna bikaina datorrela dirudi. Gaurko asmoa Hauzara igotzea da eta Erratzuko Gorostapalo auzoan gaude bideari ekiteko prest.. Gorostapaloko baserri ederren artean  hasi dugu ibilaldia eta minutu gutxitan Xorroxingo ur-jauziaren aurrean gaude. Urte sasoi honetan ez...

ENAREN IBILBIDEA

28.08.2015 22:00
Camillen xenda burutu ondoren Enaren ibilbidea egitea pentsatu nuen. Eta egun gutxi batzuen ondoren Asolazeko kanpinean nago ibilbidea hasteko asmorekin. Lau etapatan banatutako ibilbide zirkularra da eta etapa bakoitzean bi aukera daude, bata bestea baino gogorragoa. Ni Asolazen hasiko naiz eta...

GURE KASA CAMILLEN XENDATIK….

20.08.2015 21:50
Camillen xenda Pirinioetako Mendebaldeko Haranen Parke Naturaleko bazter ederrenetara bideratzen zaitu. Camillek, Mendebal Pirinioetako azkenetariko artzak, inguru hau bere bizi leku zuen. Bertako bideak zeharkatuz Estanes eta Arlet aintzirak, Sarrioen harana, Sansanet basoa, Aspeko zintzurra edo...

ARALARREAN…

09.08.2015 22:13
Beste behin Larraitzera gerturatu gara Aralarretik buelta bat emateko asmorekin. Goizeko zortziak inguru dira eta eguna lainotsua dago, oraintxe bertan lanbroa ari du. Motxilak bizkarrean hartu, zamarrak eta kapak soinean eta Zamaon martxan jarri gara. Zazpiturrira bideratuko gaituen bidea jarraitu...

ASONGO PARKE NATURALEAN...

06.08.2015 21:30
Asongo Parke Naturala Sobako udalerri zabalean kokatua dago. Kareharrizko mendigunea da eta duen glaziar izaera bere ezaugarri garrantzitsuena da, non ur-dinamikak eta prozesu karstikoek lapiazak, torkak, kobak… landu dituzte. Ekosistema desberdinak, landaretza eta fauna ugariko paisaiaren...

LUNADAKO MENDIETAN...

05.08.2015 21:00
Kantabriar mendikatean dagoen mendi hau Kantauri eta Mediterraneo itsasoen ur-banalerroan kokatua dago. Ipar isurialdeko malda ia bertikaletatik bizkor jaisten diren urek Miera eta Pas ibaiak osatzen dituzte eta gertu dagoen Kantauri itsasora laster iristen dira. Hego isurialdekoak berriz Trueba...

ALOÑAMENDIKO GAINETAN…

02.08.2015 22:00
Mendebalderantz doan Aizkorriko mendilerroaren jarraipena da. Biozkorniako lepoaren (1.194 m) eta Oñatiko Urteagain landa auzoaren artean altxatzen du kareharrizko gailurreria polita. Udanako mendatetik ikusten denean iman bat bezala erakartzen duena. Mendi hauen ipar isurialdea oso malkarra da,...

ARAMAIO BARRENEAN….

26.07.2015 23:49
Arabako udalerri txiki hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan dago. Anboto, Udalaitz, Orixol, Tellamendi… mendi ederrez inguratutako paraje malkar eta berde batean, non batzuetan lainoak atsedena hartzen du. Sorginen, lamien, Mariren, altxor eta elezahar askoren gordailu. Aramaioko baserri...
Elementos: 21 - 30 de 108
<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 >>